XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- Fabrikatzen duten produktoari buruz eta norberaren produzioari buruz, hona zein irizpide duten, oro har: - produktoari buruz, ustetsu dira, zuhurkiro ordea: %55en batek, bere produktoa zabaltzen ari dela uste du, eta 37ren bat, aldiz, mermatu egingo delakoan dago; - norberaren produzioari buruz, zuhurrago dira oraino; enpresarioetarik %23k bakarrik uste du bere produzioa urtean %8tan haziko dela; %38k, urteko handitze koxkorren bat (%8 baino gutxiago) izango dela uste du; gaineratikoak (%39), aldiz, bere produzioa geldialdian sartuko dela uste du.

Produzio oso edo urteko fakturaketaz mintzo garela kontutan hartuz gero, norberaren enpresaren etorkizunari buruz hainbat enpresario pesimista agertzea, ez da noski seinale ona, enpresarioa kanpokoekin hitzegitean beti ere pesimistago ohi dela kontutan harturik ere.

Gogoan eduki behar da, 1970eko kinkak eta orduan susmatzen zen etorkizuneko ikuspegiak ez ziotela bati ustetsu agertzera eragiten.

Egun, egoera gogorki aldatu da.

3.- Lanpostu berriak sortzeari buruz, oraino beltzagoa da ikuspegia.

Goiherriko lanpostu guztietarik %70 biltzen dituzten enpresak uste honetako agertzen dira: ondoko 15 urteotan, enplegaturiko jende kopurua, edo gutxitu eginen dela, edo lehenean gelditu.

Esan nahi da, bailara osoan enplegutzaren indizea 1etik 1,6ra igaroko dela; horrek, zifra osotan, 647 lanpostu berri ematen du, gutxi gorabehera.

Hain zuzen, 100 langilez gorakoak dira hazterik pentsatzen ez dutenak, eta hori, bailararen sozio-ekonomi aldetik, seinale ezezkoia da.

Industria berriak sortu ezean, orain-oraingoz direnek, 100 langilez gorako enpresa horiek alegia, doi-doi sortuko dituzte 15 postu berri ondorengo 15 urteotan; zifra farregarria, noski.

Funtsean, enplegutzaz, produzio eta kapitalaren etorkizun hurbilekoaz enpresarioek duten irizpidea laburtuz, hona zer daukagun: 1) Enplegutzari buruz: gehiengo bat (lanpostuetarik %82), ondorengo 6 urteotan %20 baino gutxiago haziko delakoan dago.

2) Produzioaz: ondoko 6 urteak, ondoko 15 urteak baino ustetsuago dira; %80, produzioa %120 eta %200 bitartean emendatu edo handituko delakoan dago.

3) Kapitalaz: inbertsioaren emendioa aski ahula izanen da sail batetan (%52), eta beste sail batetan arin haziko da, %120 eta %150 bitartean (enpresarioetatik %31).

Oro har, etorkizunari buruz, Goiherriko enpresarioek oso zuhurki ari dira jokatzen.

Beren kapital eta produzio hedakuntza baretsu izango da, baina jarraikia.

Halere, enpleguak lehenean jarraituko du; (,,).